sábado, 25 de enero de 2014

Azken balorazioa eta agur-jaia otsailaren 2an, igandea


Zorionak guztioi. Zorionak denon artean gure seme-alabek ikasten duten tokitik eta bizi garen distantzia gutxira hilean 300 tona egurra erre eta egunero atmosferara 30 kg gas toxiko askatuko zituen erraustegia geldiarazi dugulako. Zorionak arnasten dugun airearen kalitatea are gehiago okerragotu eta jada industri-eremuek inguratuta duten Orkoieni geratzen zaion ingurune natural bakarra inbadituko zukeen piztiari bidea moztu diogulako. Zorionak ekologiko eta interes handikoa bezala saldu nahi ziguten gezurra agerian utzi dugulako, beren interesen mesedetan soilik aritzen diren enpresa-gizon eta politikariek bultzatutako gezurra. Nola bestela uler daiteke Orkoiengo udalaren laguntza eza Oltzako Zendeako udalaren babes osoa izan dugun bitartean? Ez al dugu gure bizilagunek arnasten duten airearen kalitate bera merezi?

Bi urte iragan dira Bilduk antolatutako asanbladan erraustegi bat jartzeko intentzioaren berri izan genuenetik, bi urte Sustraik proiektuaren berri zehatza eman zigunetik, atari zabalean eginikoa, Orkoiengo udalak, errauskailuaren bultzatzaileekin egin zuen ez bezala, aretorik uzten ez zigulako. Iragandako bi urte hauetan 1300 alegazio baino gehiago aurkeztea lortu genuen, Orkoiengo udalak atzera bota edo kontuan hartu ez zituenak denak, ustel usaina zuten eta guztion diruarekin ordaindutako txostenak oinarri hartuta. Bi urte hauetan errauskailua aurreikusia zegoen zelairaino ibilaldi jendetsua egin genuen Arazuri eta Orkoiengo bizilagunok eta herrian inoiz ikusi ez den bezalako jaia ospatu genuen, gure herrian errauskailurik nahi ez genuela alaiki aldarrikatzeko.

Eta hala eta guztiz ere alkateak herriaren borondateari muzin egiten jarraitu zuen eta erabakimenik ez balu bezala auzia Ingurugiro Departamentuaren eskuetan utzi zuen eta honek, aurkeztu genituen alegazioetan oinarrituta errauste planta proiektuak zioena baino handiagoa zela eta isurketek legedia gainditzen zutela ebatzi zuen. Honela, errauskailuaren benetako izaera azaleratuta, sustatzaileek atzera egin zuten azkenik.

Mila esker guztioi hau posible egiteagatik. Herriaren borondatea politikari eta enpresari batzuen zekenkeria eta ikuspegi ezari gailendu dakiekeela erakusten duen guztion garaipena izan da hau. Eta honela, duela bi urte jarritako helburua beteta, agur esaten du honen bitartez Orkoien Osasuntsuk. Jarrai ezazue herriaren interesak eta borondatea defendatzen. Borroka esparruak anitzak dira. Eta batez ere, ez ahaztu beti ahal dela.

Datorren otsailaren 2an, igandearekin, Euskal Herria plazan (frontoian) eguerdiko 12etan ospakizunean parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Txistorra, musika eta batez ere giro aparta izanen dugu. Zatoz!

Eskerrik asko


ORKOIEN SALUDABLE - ORKOIEN OSASUNTSU

jueves, 16 de enero de 2014

Declaraciones del alcalde y Naforensa en el Noticias- Naforensa eta alkatearen adierazpenak Noticias de Navarran

http://www.noticiasdenavarra.com/2014/01/15/vecinos/cuenca-de-pamplona/naforensa-descarta-la-planta-de-biomasa-de-orkoien-porque-no-es-viable-economicamente

La edición digital de ayer del Noticias de Navarra recogía las declaraciones de Naforensa y Carlos Arroniz, alcalde de Orkoien acerca de la cancelación de la incineradora de biomasa. 
A la espera de reunirnos para hacer una valoración más detallada de lo ocurrido quisiéramos recordar al alcalde, quien lamenta que "no se van a generar los cincuenta puestos de trabajo que se preveían para los vecinos de Orkoien", que los puestos de empleo previstos en el proyecto no eran 50 sino 20, y ninguno de ellos reservado para los vecinos de Orkoien. Desconocemos si el alcalde disponía de alguna otra información que no se haya hecho pública al respecto.

Noticias de Navarra egunkariaren bertsio digitalean Naforensa eta Orkoiengo alkate den Carlos Arronizen adierazpenak ageri ziren errauskailuaren proiektuaren artxibatzearen inguruan. 
Behin betiko balorazioa plazaratzeke dugu oraindik, baina gogorarazi nahiko genioke "sortuko ez diren orkoiendarrentzako 50 lanpostuak" direla eta penatzen den alkate honi proiektuan ez zuela 50 lanpostu esaten, 20 baizik, eta bakar bat ere e zegoela Orkoiengo bizilagunontzako gordeta. Ez dakigu alkateak plazaratu egin ez den honen inguruko informaziorik ote duen.



miércoles, 15 de enero de 2014

Entrevistas en Onda Vasca y Radio Pamplona irratietan elkarrizketatuak izan ginen

Ayer fuimos entrevistados en Radio Pamplona y Onda Vasca. Os dejamos a continuación los audios

Radio Pamplona eta Onda Vasca-n izan ginen elkarrizketatuak atzo. Hemen dituzue audioak:



lunes, 13 de enero de 2014

CANCELADA LA INSTALACIÓN DE LA INCINERADORA DE BIOMASA DE ORKOIEN
BERTAN BEHERA GERATU DA ORKOIENGO BIOMASA ERRAUSTE PLANTA

Esta misma mañana hemos recibido una comunicación según la cual se nos informaba del archivo definitivo del expediente de la incineradora al no haber aportado Naforensa los datos sobre la potencia de la caldera y las emisiones contaminantes de la planta que le requirió el Servicio de Calidad Ambiental del Gobierno de Navarra.

Desde Orkoien Osasuntsu-Orkoien saludable queremos expresar nuestra satisfacción por esta decisión que ha confirmado lo que venimos denunciando desde el proncipio,  que el proyecto no cumplía con la legislación además de ser perjudicial para Orkoien.

En cuanto tengamos acceso a la resolución del Servicio de Calidad Ambiental haremos una valoración más extensa.

ESKERRIK ASKO, MUCHÍSIMAS GRACIAS A TODOS POR VUESTRO APOYO!

Gaur goizean bertan izan dugu Orkoiengo biomasa errausketa plantaren proiektua behin betiko artxibatzen zuen idazkiaren berri. Izan ere, Naforensak ez baitu Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eskatzen zion galdararen potentzia eta isurpen toxikoen inguruko daturik aurkeztu.

Orkoien Osasuntsutik poza agertu nahi dugu hasieratik aldarrikatu izan duguna berresten duen erabaki honen aurrean, hots, proiektuak ez zuela legedia betetzen eta Orkoiengo herriarentzako kaltegarria zela.

Informazio gehiago izan bezain laster balorazio sakonagoa egingo dugu honen inguruan.
ZORIONAK ETA ESKERRIK GUZTIOI!

martes, 7 de enero de 2014

[El País] "La biomasa, una energía no tan limpia"


Noticia publicada en El País el pasado més de Noviembre:

Joan den azaroan El Pais egunkarian plazaratutako albistea:



la biomasa no es tan inocente desde el punto de vista medioambiental. “Está creando ahora otro problema de contaminación. La calidad del aire empeora por la combustión de pellets (prensado a base de madera)”

"los científicos ven un mayor perjuicio en las ciudades, donde las emisiones de la biomasa no hacen sino sumar polución a un entorno ya contaminado por el tráfico y otras fuentes de emisiones, según un estudio del Instituto de Diagnóstico Medioambiental y Estudios del Agua, organismo del Consejo Superior de Investigaciones Científicas"
 

lunes, 6 de enero de 2014

Boletín Sustrai nº 31 (diciembre 2013) - Sustrai boletina 31 zk. (2013 abendua)



Sustrai Erakuntzaren logoa

Sustrai Erakuntza

Respuesta jurídico-técnica a proyectos insostenibles en Navarra

Hola:

Con este correo queremos desearte un feliz año nuevo y recordarte que Sustrai Erakuntza seguirá trabajando todo el año para tratar de evitar los problemas que puedan afectar al medio ambiente y a la sociedad, producidos por los grandes proyectos insostenibles que autoridades y empresas quieren construir en Navarra.

Os queremos recordar que en este pasado año 2013 hemos tenido buenas noticias en lo que se refiere a la defensa del patrimonio natural:

Tienes más información de estos asuntos y otros muchos en nuestra página web: www.fundacionsustrai.org. Recuerda que esperamos tus sugerencias o cualquier comentario en nuestros correos electrónicos: sustrai@fundacionsustrai.org y sustraierakuntza@gmail.com. También puedes seguirnos en las redes sociales: Facebook y Twitter.

Y como todos los primeros de mes, te dejamos a continuación con el boletín de las actividades hechas públicas en la web de la Fundación Sustrai Erakuntza durante el último mes. Es enviado a tod@s l@s donantes de la fundación, tanto personas particulares como entidades públicas y privadas, así como a otras personas interesadas.

Difunde las actividades de Sustrai como creas conveniente. Si conoces alguna persona al que pueda interesar nuestra labor, puedes reenviarle el boletín o informarnos (escribiéndonos a sustraierakuntza@gmail.com). Donaciones económicas para sustentar nuestra labor (a través de PayPal, o como mejor te venga), o cualquier otro tipo de colaboración o ayuda también serán bienvenidas.

Gracias por apoyar a Sustrai Erakuntza.
----------

Kaixo:

Mezu honekin urte berria zoriondu eta, Sustrai Erakuntzak Nafarroan agintarik eta enpresek eraiki nahi dituzten proiektu jasangaitzek ingurugiroarieta jendarteari sorraraz diezazkieten arazoak galarazteko, urte osoan lanean arituko dela gogoratu nahi dizuegu.

Gogora ekarri nahi dizuegu, pasaden 2013ko urtean berri onak eduki ditugula ingurugiroa defentsan:
Honi buruzko informazio guztia duzu gure web horrian: www.sustraierakuntza.org. Gogora ezazu ere zure iradokizun edo eta bestelako aipamenen zai gauzkazula gure helbideetan: sustrai@sustraierakuntza.org eta sustraierakuntza@gmail.com. Eta jarrai gatzaizue sare sozialetan!: Facebook eta Twitter-en.

Eta bukatzeko, hilabete hasieran bidaltzen dizuegun Sustrai Erakuntza Fundazioak bere webgunean argitaraturiko ekintzen boletina duzue ondoren. Fundazioaren emale zareten guztiei bidalia, bai banako emaleei, bai erakunde publiko eta pribatuei, bai eta interesadun beste pertsona batzuei.

Iruditzen zaizun moduan zabaldu Sustrairen ekintzen berriak. Gure jarduera interesa dakioken inor ezagutzen baduzu, boletin hau berbidaliozu edo sustraierakuntza@gmail.com helbidera idatziz informa gaitzakezu. Gure ekimenak sustatzeko dohaintza bidezko laguntza ekonomikoa (PayPalen bidez, edo nahi duzun bezala), edo beste edonolako laguntza edo lankidetza ongietorria izanen da.

Sustrai Erakuntza babesteagatik, eskerrikasko.