miércoles, 18 de julio de 2012

Biomasa errauste planta gainean dugu



Orkoiengo udalak sustatua, ekainaren 15ean biomasa errauste planta martxan jarri nahi duen NAFORENSA enpresak lau haizeetara zabaldu zuen eraikuntza lanak 2012ko IRAILEAN hasiko direla
 

Enpresaren baikortasunaren gainetik hainbat pauso eman beharra dago oraindik eraikuntza lanei hasera eman ahal izateko, hots, Udaletxeak eta Nafarroako Gobernuak egin beharreko alegazioen analisia, Ingurune Saileko oniritzia, Alkatearen sinadura eta nola ez ORKOIENGO HERRITARRON ERABAKIA.

Aipatu hitzaldian garrantzizko hainbat ideia landu zituzten:

  • Galdararen potentzia, ur-emariak eta legediaz aritu ziren besteak beste...
Baina ez zituzten ekonomia, gizarte ingurune eta osasunean izango dituen BENETAKO ondorioak azaldu.

  • Enpresaren helburu nagusia herrian aberastasuna sortzea dela ziurtatu zuten, Nafarroako mendietako baso-hondakinak erabiliaz...
Baina Gipuzkoa eta Huescako herriekin sinatutako kontratuak daudela baieztatu zuten, egurra bertatik atera eta Orkoienera garraiatzeko.

  • Errauste plantan 30 lanpostu sortuko zirela esan zuten Orkoiengo bizilagunek hartuko zituztenak.
Baina kontratazioa enplegu-eskatzaileen profilak enpresaren beharrei moldatzen badira egingo direla zehaztu zuten, eta beraz ez da bizilagun bakar baten kontratazioa ziurtatzen.

  • Orkoien zergatik aukeratu duten galderaren aurrean ahalmen handiko elektrizitate azpiestazio batetik hurbil dagoen herri bakarra delako erantzun zuten.
Baina ez ziren gai izan herriari inongo onurarik ekarriko liokeen argitzeko.

Ez dezatela gezurrik esan!

  • Baso-biomasari erabilera on bat eman nahiko baliote bestelako sistema eraginkorragoen alde egingo beharko lukete.
Baina hala eta guztiz ere errausketaren bidea aukeratuta ere tokian tokiko errauste planta txikiak sustatu beharko lituzkete, bertako lehengaiak erabiliz garraioan kutsatu gabe eta bertako jendearentzako lanpostuak sortuz.

  • ELEKTRIZITATEAREN SALMENTAri ahalik eta etekin handiena ateratzea dute benetako helburua.
Izan ere eraiki nahi duten planta ez dago justifikatuta ez baso-biomasari probetxua ateratzeko beharrarengatik, ez benetako gizarte behar batengatik, ezta Orkoien edo Nafarroaren energia beharrengatik.
  • Zergatik eraiki nahi dute orduan? Nori egiten dio mesede? ¿Gizarte, ekonomia eta osasunean izango dituen ondorioak ikusita, pena merezi al du?
Inbertsio handiak negozio handietarako, etekina gutxi batzuk atera dezaten baina BESTE GUZTION KALTERAKO!


Errauste plantaren baimena ezin da tramite administratibo hutsa izan. Onespenak ondorio zuzenak izango ditu gugan eta gure seme-alabengan. Horregatik mintzo nahi dugu. Horregatik gure iritzia eman nahi dugu.

Orkoien Osasuntsu herri ekimenetik Udalak herri galdeketa bat antolatu zezan saiatu gara, DENOK mintzatu ahal gaitezen. UPN-UIOk ezezkoa eman badio ere guk ez dugu amore emango. 
 
Ezin gara geldirik egon. Ez uko egin mintzatzeari!


IRAILAREN 16an HERRI GALDEKETA

EZ DITZATELA ZURI DAGOZKIZUN ERABAKIAK HARTU, MINTZA ZAITEZ!

No hay comentarios:

Publicar un comentario